domingo, 31 de octubre de 2010

Betiko Idi Bihotz



Puezezo. Nere Idi Bihotzen lehen kontzertua izan da eta beraien azkena.

2 ordu egon dira eskenatoki gainean disko guztietako abestiak jotzen, Herriaren Taupadatik Odola Sutan-era. Hasieran soinua ez da oso garbia izan, saiatu dira txukuntzen eta zer edo zer egin dute, baina ez dute soinu on bat lortu. Baina kontuan edukita antzokiaren eskumako bozgorailuen azpian egon naizela, ba atera ondorioak. Amaigabe Berriko abestiak jo dituztenetan soberan sentitzen naiz, behin edo entzun dut diska hori eta ni izan naiz abesten ari ez zen bakarrenetarikoa. Abestiren baten saiatu naiz OoooOoooO-ren bat eginten, pero no cuela.

Kontzertua soinu aldetik ez bada guztiz ederto ibili, emozio aldetik kristona izan da. Azken finean talde baten azken kontzertua izanda hori da espero daitekeen gauzetariko bat. Lehenengo 2 abestien ondoren hasi da Mikel abestien tartean hitz egiten, "abesti hau azken aldiz joko dugu" eta antzeko gauzak esaten. Beste gauzaren bat ere esan du, baina betiko txorradak dira.

Emanaldiaren zatirik hoberena lehenengo ordua pasata etorri da Tiberio abestiarekin batera. Tó dios saltoka, abesten, garrasika, abeslaria antzokiko goiko pisura joan da, gero publikoaren gainera salto egin du jendearen eskuen gainetik ibiltzeko. Abesti horren ondoren, zuzen banaiz, Infernuaren Azken Hauspoan jo dute jendea erotuaraziz (ni barne) eta beste abesti mitiko guztiak jo dituzte. Hoietariko bat Maitasun Bailitzan izan da, Mikel bakarrik aulki baten eserita kitarrarekin. Hemen gauza bat esplikatu beharra dago aurrera jarraitzeko. Uste dut Mikelek Down sindromea duten neska mutikoekin lan egiten duela eta Durangon egin zuten kontzertu baten neska mutiko hoiek eszenatokira igo ziren taldearekin abestera. Ba gaurkoan ere antzera egin dute Maitasun Bailitzan abestian. Mikel abesten dagoela Down sindromea duten bi mutiko igo dira eskenatokira berarekin abestera. Oso emozionantea izan da, denak abesten, milaka txalo abesti bukaeran, gauza ederra. Kontzertua amaitzeko, taldekideak "Eskerrik asko, Idi Bihotz 1996-2010" idatzita zuen kamiseta batekin atera dira eta Gaur Goizean abestia jo dute, ajeari buruz doan abesti bat. Identifikatuta sentitu naiz.



BETIKO IDI BIHOTZ!


No hay comentarios:

Publicar un comentario