viernes, 24 de septiembre de 2010

Lehortea bukatu da

Ia hilabete pasa da txorradaren bat idatzi gabe. Ez da posible, ia hilabete?????!!!!!! Ez nuen uste ene burmuina halako txorrada lehorte garai luzeak izateko gai zenik. Alperkeria larregi seguraski, udak bere duen presio konstanteko bero truke amaigabea ikasteko gogo faltarekin nahastuz, izaki apatiko eta arbuiagarri bat bihurtuta. Total, patatas.

Kurtsoa akademiko unibertsitario juergista hasteko ordua iritsi da, akademikoki estankatuta aurreko kurtsoa lez, pilak jarri eta aurrera egiteko ordua ere. Etxetik urrun, aske eta bakean sentitzeko, astebukaeran buelta etxera mimoak jasotzeko eta berriz askatasunera, pisu zikinera, sofan siesta egitera fregautik libratzeko errezatzen duzun bitartean. Astelehenek astelehen izaten jarraitzen dute, infernuaren hasiera, lo ordu eskas eta kafe batzuekin klasera, asteazkenak kulturalak izaten jarraitzen dute 11:30tan ohera itzultzeko, eta ostegunak ostegun jarraitzen du izaten.

2 aste hauek apur bat aspergarriak izan dira eta urrengoak halakoa izateko itxura dauka meteosataren arabera. Internet gabe, internet bidezko jokuetan ibili ezinik, liburu on baten faltan, pelikula ganorazko baten esperoan... Telebistan zappin egin eta kanal guztiak laupabost aldiz pasatu ondoren ganoragabeko programak besterik ez daudela konturatzen zara eta TDT-ari eskerrak ematen dizkiozu lehen 6 kanaletan botatzen zuten kaka guztia orain 30etan botatzen dutelako eta kopurua handitzeko asmoa dute.

Finito. Pentsatzen jarraitzeko gogoak amaitu zaizkit.

Aio belayo.