domingo, 25 de abril de 2010

Perla beltzak


Eta pertsona bat konbentzionala den ohituretaz, protokolotaz, eta portaerataz nazkatzen denean gizarteak baztertu egiten du, birus bat bailitzan, ikuste hutsarekin edo oxigeno bera harnastearekin kutsatzeko arriskua ekiditu nahian. Antivirusak instalatzen ditu, antibiotiko bila doa medikuarenera, inguratzen duen arriskuaren aurrean babesteko asmoz, ongizatea lortzekotan, jakin gabe, funtsean, guzti horrek zertarako balio duen.

Baina baztertuak diren hauetariko batzuk, Platonen alegoriazko kobazulotik irtetzen direnen antzera, argia dakusate (?), egiaren jakinean daude, edo gezurraren jakinean, ikuspuntuaren arabera. Eta hauek pena dute, gizartearenganako samina, tristezia, hainbeste jende faltsutasunean bizi delako, jakitun izan gabe gizarteak saltzen ari zaion oro erosten duela, itsu itsuan, berekoikerian murgildurik, narkisismo puruan, adrenalina ziztada baten antzekoa den handitasun sentsazio baten atzetik, halako sentsazio indartsuagoen atzetik, heroinomano baten antzera dosi handiagoen desiran, gaindosira iritsi arte. Orduan, txotxongilo bat besterik ez da izango, gaur egungo merkatuaren txotxongilo bat gehiago. Dena erosi, edozein delarik bere kostua, erosi erosi erosi eta erosi, zertarako balio duen jakin nahi gabe, axola gabe erositako produktuaren helburua, baten bat edukiko lukeen kasuan.

Droga horren txarrena zera da, denok dugula gustoko, jakitun edo ez, maila baten edo bestean, eta ezin diogu ezer egin, droga hori naturala delako, gizakiaren naturan dagoelako idatzia, bakoitzaren geneetan, belaunaldiz belaunaldi, inor salbuetsi gabe.

Zein ona behar duen izan jakitun ez izatea, ardi txuri bat izatea ardi beltzak baztertuz Baina orduan normalak izango ginateke, konbentzionalak, arbitrarioki baina inkonszienteki ezarri diren legeen menpe. Azken finean, to be or not to be-a.

viernes, 9 de abril de 2010

Gama Izpiak Metalari Hail!



Kaizooooooooooo, egunon, eguerdion, atsaldeon, gabon, goizon, hamaiketakoon, 11:50on.

Atzo Gama Izpien azken diskoa erosi nuen. Hasiera batean, egun osoa Heavenlyren azken diska (Carpe Diem) entzuten pasa ondoren, hori erostea pentsatzen nuen. Baina beti sortzen dira eragozpenak, eta ordurako zortzi t'erdiak urrun gelditu zirenez Donosti Rock itxita zegoen eta nere zoritxarrerako Fnac nazkagarriarekin konformatu behar izan nuen. Tira, guztiz konformatu ez, ez ninduen konforme utzi, ez nau utziko, maila horretan jarraitzen badu. Zergatik? Metal diskoei dagokien saila errepresio jarrai eta bortitz batean murgilduta dutelako. (XD) Urtean bitan edo metal sailean aldaketak egiten dituzte, katalogoa txikitu, disko komertzialak izaten dira gehienak. Harrigarria izaten da "Xtrem" metala diren diskoak aurkitzea, atzo gertatu zitzaidan bezala Gojiraren The Way Of All Flesh aurkitzerakoan.

Bai, egia da zentro komertzial bat metal atalean asko ez zentratzea (metala turbioegia iruditzen zaio jendeari) baina nazkatuta nago cliché honetaz, eta hau metal zaleen bozeramaile moduan adierazi dezakedalakoaren ustean nago.

Eta aldarrikapen baldar hau alde batera utzita goizan nahi nebanai buruz berba eitxa. To The Metal!, hori da erosi nuen diskoaren izena, gama izpiek kaleratu duten estudioko azken diska. Izan du zeresana jendartean, garai bateko inspirazioa galdu dutela, azken diskoetan eskema berberak erabili dituztela... Bla bla bla. Gamma Rayren jarraitzaile bezala, diskoa itzela da. Ez da Heading For Tommorrow ez Land Of The Free ez Powerplant, baina hori argi utzi dute betidanik. Ez dute atzokoa errepikatu nahi.

Diskoari nolabaiteako dibertsitatea eman diote kanta ezberdinak sartzen (Empathy, No Need To Cry, Rise, Deadlands) eta Tito Kai-k Making Of-ean esaten duen moduan, ez da 10 kanten konpilazio baten erako zerbait gelditu baizik eta disko oso, bakar eta trinkoa. Kanta batzuk esperotakoaren desberdinak dira, Empathy adibidez, diskoari hasiera ematen diona. Gainera Kiskeren laguntza izan dute All You Need To Know abestiaren leloan. Jainko honen ahotsa ikaragarria da, nahiz eta lehengo ahotsa ez izan metalak duen ahots hoberenetarikoa izaten jarraitzen du (bere txorakeriak kontuan hartu gabe).


Diskoarekin batera dvd bat dator (Gamma Ray To The Metal! Limited Edtion plus a bonus dvd with the Making Of) making of-arekin. Atzo etxera iritsi bezain laister ikusi nuen. Oso ongi dago. Bonus bat izateko sekulakoa da. Aburuz, dvd bakar bat bezala editaturiko gauza asko baino hobeagoa. Laurogei bat minutuko dokumentala da, diskoaren sorrerari buruz gauzak komentatzen ditu, kanta bakoitzaren berezitasunak, kuriositateak, sorrera prozesuak... Land Of The Free II eta To The Metal!-en arteko ezberdintasunez mintzo dira, disko bat produzitzerakoan egin behar diran beste hainbat gauzetaz ere mintzo dira: promozioa, bira, diskoaren margo lana diseinatu... Eta Kai Hanseni egindako elkarrizketa bat dakar. Oso dvd ona jarraitzaileentzat.

Eta intentziodun txapa zentzugabe, trakets honen ondoren, TANTATATXAN!!!!!:
  1. Empathy
  2. All You Need To Know (featuring M. Kiske)
  3. Time To Live
  4. To The Metal!
  5. Rise
  6. Mother Angel
  7. Shine Forever
  8. Deadlands
  9. Chasing Shadows
  10. No Need To Cry
  11. One Life (bonus track)
  12. Wannabees (bonus track)
2010ean daramagun lau hilabete hauetan atera den diskorik hoberenetarikoa, dudik pare.

Dvda, agian, akaso, apika, beharbada, hurrean, menturaz, heldubada, ustez noizbait igoko dut. Bitartean, disfrutatu jarritakoarekin, norbaitek disfrutatzen badu. Je, je, a ze panorama.

Gamma Ray - To The Metal! HQ - 2010 OHM (emule)

HQ = High Quality