miércoles, 21 de julio de 2010

Me!

Dagoeneko aste bat pasa da Iron Maidenek The Final Frontier abestiaren klipa estrenatu zula, baino alperrontzi bat naizenez, ba gaur arte ez dut ezer egin.



Momento Indiana Jones klabe! jajaja
Aparte, abestiaren benetako iraupena 8 minutu ta piko da. Auskalo beste zatia nolakoa den. Jendeak denetarik dio, baina originala eskuetan izan arte, ez dut ezer esan nahi, promoen kalitatea ez da ona izaten eta.

Eta beste gauza interesgarri bat. Joey Jordisonek (Slipknoteko bateria) esan du taldeko baxujolearen heriotzak ez duela ekidingo Slipknotek beste diska bat kaleratzea, "absolutely". Zorionekoak gu.

viernes, 9 de julio de 2010

The Final Frontier-en bideoklipa

"The Final Frontier", the new video from British heavy metal legends IRON MAIDEN, will make its online debut via the band's official web site on Tuesday, July 13 at 3 p.m. BST.

Ba hori. Ta hemen trailerra.



miércoles, 7 de julio de 2010

Regreso al futuro edo al pasado?

Buf, espainiako selekzioak semifinala irabazi du eta egoera dexente nazkagarria da. Que si ¡Viva España oe oe oe! y su puta madre... Denboran atzera juan garela dirudi, gure Franco maitiaren erregimenera edo halako zeoze.

Bueno, ta denboran zehar bidaiatzeari buruz, erenegun etorkizunera iritsi ginen. Bai, bai, erenegun. Ez etzi, ez bihar, ez atzp. Erenegun. Ezetz? Ba ikusi hau

¿Ba al duzue patinete hegalaririk?

PORLOBISTO Marty McFly 2015era jun zen, asike argazkia fake bat da.

Ta ospakizun xelebreekin jarraituz, atzo "Sarri, sarri" abestia inspiratu zuen gertaeraren urteurrena izan zen. 25 urte. Zenbaki borobila. More informeixon in jier

Hau ospatu beharra dao.

jueves, 1 de julio de 2010

AC/DC San Mames-en, Bilbo, 2010-6-28




Pixkot animatzeko litro erdi garagardo eran ondoren San Mamesera sartu ginen toki on bat hartzeko. Bertan OHMko bi tipo agurtu ondoren teloneroak hasi ziren, Los Perros De Boogie. Rock&Roll suabea, Fitoren antzera, baino hainbeste kalitate gabe, denbora pasatzeko ez dago gaizki, baina hango denok AC/DC ikustera joan ginen eta azkeneko 5-6 kantuak aspergarriak egin zitzaizkigun. AC/DC nahi genuen.

Teloneroak bukatu eta 45 bat minutu itxaron behar izan genuen. Jartzen zuten kanta bakoitzaren amaieran sekulako emozioa pizten zen, eta beste jartzen zutela ikusita, futbol zelai osoa txistuka eta builaka hasten zen.

Eta azkenean argiak itzali ziren. Bira honetako sarrerako bidio ikusi, PUM, PUM, PUM, PUM, PUM! petardazoak eszenatoki eta pasarelan zehar, eta pantaila erdibitu egin zen Rock&Roll Train-a agertzeko.

Gerokoa 2 ordu ta pikoko orgasmo luze bat izan zen. Azkeneko diskoko 3-4 abesti eta beste guztia klasikoz beteta. Whole Lotta Rosie Rosie muñeka hinchable erraldoiarekin trenaren gainean, Back in black, T.N.T. eta Thunderstruck-ek zelai osoa saltoka jarri zuen, The Jack-ekin ikuslegoan zehar zeuden neska puskak agertu ziren pantailatan (batek titiak erakusterakoan estadio osoa builaka jarri zuen) eta bukaeran Angus Young gitarjolearen striptease-a ikusi genuen. Dena klasikoak bata bestearen atzetik Let There Be Rock arte. Kantu honekin Angusek bere solo amaigabearekin hamar bat minutuz aspertu gintuen. Denbora tarte horretan jo zezaketen abesti bat edo bi, baina zahar xamarrak daude eta denbora nola edo ahala pasarazi behar dute. Kantuen artean jendea oeoeoeoee abesten... Kristona.

Azkenik, deskantsu baten ondoren AC/DC-ren abestirik famatuena entzun genuen. Nola ez, Highway To Hell, eta jende osoa berriz saltoka hiru minututan zehar. Eta bukatu ohi duten bezala, azkena For those about to rock, eszenatokian zeuden sei kanoiren burrunbadarekin. Eta amaieran su artifizialak. Azken bi kantu hauetan bolumena igo zuten eta airearen presio aldaketak gorputz osoa kolpatzen zigun. Eromena.

Askok diote AC/DC-ren azken kontzertua izango dela, abeslariak taldea utziko duelako (zaharregia sentitzen omen da) eta ez da uste taldea abeslari berri baten bila hasiko denik.

BEC-eko kontzertua iragarri zutenean enuen asmorik joateko, AC/DC ez baita nere talde gustokoenetarikoa eta kontzertuen prezioa garesti xamarra da. Baina zuzeneko hainbat bidio ikusi eta jendeak esaten zidanaren ondoren, ez nuen hil nahi AC/DC zuzenean ikusi gabe. Eta pozten nahiz kontzertura joan izanaz. Sekulako kontzertua, rock hutsa, kriston giroa... Kiss-ekin batera, mundu honetan dagoen kontzertu hoberenetarikoak eskeintzen dituen taldea da. Rockaren maisuak.


Argazkia Eddiejoserena da. Milesker.

miércoles, 23 de junio de 2010

The Big Three and Big Four Songs


Duela hilabete batzuk zurrumurru asko agertu ziren The Big Four-en bira bat iragarriz. Gero Ullrich, King eta beste batzuei egindako elkarrizketatan aipatu zuten gogotsu zeudela bira hori egiteko. Eta azkenean hala izan da. Bira aurrera atera da, lehenengo aldiz, baina nahiz eta askok (denek ez esatearren) mundu mailako bira bat espero, Europako estatu batzuetatik pasako dira bakarrik. Oraingoz. Zeren 4 talde hoietako asko dira aipatu dutenak mundu mailako bira bat egin nahi dutela. Diotenez, Metallicak dauka azken hitza. Ai, ai, ai.

Mundu mailako bira iragarri bitartean, mundu osoak ikusteko asmoarekin, gaur Sofian (Bulgaria) eskeini duten emanaldia zineetan eman dute satelite bidez. Hasera batean, joateko asmoa nuen, prezioa jakin arte (20-22€), popatik hartzera bidali nituen denak. Baina nire zorionerako, duela pare bat egun RafaBasa iragarri zuen zine bakoitzerako 4 sarrera zozketatuko zituela. Eta zinean agertu naiz, nere sarrera hartu eta jesarleku batean eserita The Big Four-ak, zineetako pantaila erraldoi baten, HD, Dolbi Surraund eztakizenbatpuntobat... 3D izatea falta zen XD.

Baina bilbotarrak ez direnez ez hain handi ez hain ezer, astebarruan metroa gaueko 22:45-ak arte bakarrik daukate eta ezin izan dut emanaldi osoa ikusi, The Big Three eta Metallicaren Big Four Songs bakarrik ikusi ditut. Bestela Barakaldotik Bilbora taxian edo oinez bueltatu behar nintzen, eta ez daukat hainbeste diru ez hainbeste gogo, hurrenez hurren.

Kristona izan da zinean 3 kontzertu eta 4 kanta hoiek ikustea, espero nuena baino emozionanteagoa. Esperientziadun kamarak izan dira, soinua paregabea eta giroa ezin hobea, 70 bat jebi Megaparken, jendea flipatzen... Gainera Megadethek klasikoak jo ditu (Hook In Mouth soberan zegoen, ikusleen jarrerarekin argi geratu da), Anthrax-ek Belladonaren garaiko abestiak, Slayerrek disko berriko 2 hoberenak eta klasikoak eta Metallicaren lehenengo 4rak Creeping Death, For Whom The Bell Tolls, Harvester Of Sorrow eta Fade To Black. Paregabea.

Mundu mailako bira iragartzea falta da denok poz-pozik uzteko.

The Big Four: Metallica (1), Slayer (2), Megadeth (3), Anthrax (4)
Argazkian ezkerretik eskubira: Frank Bello (4), Tom Araya (2), Robert Trujillo, (1) James Hetfield (1), Kirk Hammet (1), Lars Ullrich (1), Kerry King (2), David Ellefson (3), Charlie Benante (4), Dave Mustaine (3), Scott Ian (4), Joey Belladonna (4), Dave Lombardo (2), Rob Caggiano (4), Shawn Drover (3), Chris Broderick (3), Jeff Hanneman (ez da ageri).

lunes, 21 de junio de 2010

We are back!

Azterketak akabatu dira. Garaia zen. Aste bat gehiago eta nere buruaz beste egingo nuen.
Gauza pare bati buruz idazteko asmoa dakat datorren egunetan: serieak, jokuak, musika... baina gaur ez daukat gogorik zeren MW 2 erosi det eta instalatu bezain laister internetet bidez jolastera noa. Auskalo zenbar ordu sartuko ditudan XD

Ikusi daitekeenez, blogspot-ek plantilla ta fondo gehiago jarri ditu. Batzuk oso txuloak dira, hau adibidez.


martes, 8 de junio de 2010

THE FINAL FRONTIER


THE FINAL FRONTIER

1. Satellite 15....The Final Frontier 8:40
2. El Dorado 6:49
3. Mother Of Mercy 5:20
4. Coming Home 5:52
5. The Alchemist 4:29
6. Isle Of Avalon 9:06
7. Starblind 7:48
8. The Talisman 9:03
9. The Man Who Would Be King 8:28
10. When The Wild Wind Blows 10:59

Disko berriaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Eneeeeeeeeeeeeeee, ze emozioa.

Abuztuak 16ean kaleratuko dute (Balentziako kontzerturako garaiz XD) eta bira bihar hasten denez, kanta bat jarri dute muxutruk jaisteko, El Dorado izenekoa helbide honetan (single-aren irudia hemen) kontzertuetara joango den jendeak kontzertuetan joko duten kanta berria jakin dezan.

Gaueko ia ordubiak dira eta momentu honetan serbidoreak guztiz kolapsatuta daude. 2 minutu kostatu zait beraien web orrialdean sartzea eta oraingoz ezinezkoa da abestia jaistea.

Eta norbaitek jada igo du Youtubera XD