miércoles, 23 de junio de 2010

The Big Three and Big Four Songs


Duela hilabete batzuk zurrumurru asko agertu ziren The Big Four-en bira bat iragarriz. Gero Ullrich, King eta beste batzuei egindako elkarrizketatan aipatu zuten gogotsu zeudela bira hori egiteko. Eta azkenean hala izan da. Bira aurrera atera da, lehenengo aldiz, baina nahiz eta askok (denek ez esatearren) mundu mailako bira bat espero, Europako estatu batzuetatik pasako dira bakarrik. Oraingoz. Zeren 4 talde hoietako asko dira aipatu dutenak mundu mailako bira bat egin nahi dutela. Diotenez, Metallicak dauka azken hitza. Ai, ai, ai.

Mundu mailako bira iragarri bitartean, mundu osoak ikusteko asmoarekin, gaur Sofian (Bulgaria) eskeini duten emanaldia zineetan eman dute satelite bidez. Hasera batean, joateko asmoa nuen, prezioa jakin arte (20-22€), popatik hartzera bidali nituen denak. Baina nire zorionerako, duela pare bat egun RafaBasa iragarri zuen zine bakoitzerako 4 sarrera zozketatuko zituela. Eta zinean agertu naiz, nere sarrera hartu eta jesarleku batean eserita The Big Four-ak, zineetako pantaila erraldoi baten, HD, Dolbi Surraund eztakizenbatpuntobat... 3D izatea falta zen XD.

Baina bilbotarrak ez direnez ez hain handi ez hain ezer, astebarruan metroa gaueko 22:45-ak arte bakarrik daukate eta ezin izan dut emanaldi osoa ikusi, The Big Three eta Metallicaren Big Four Songs bakarrik ikusi ditut. Bestela Barakaldotik Bilbora taxian edo oinez bueltatu behar nintzen, eta ez daukat hainbeste diru ez hainbeste gogo, hurrenez hurren.

Kristona izan da zinean 3 kontzertu eta 4 kanta hoiek ikustea, espero nuena baino emozionanteagoa. Esperientziadun kamarak izan dira, soinua paregabea eta giroa ezin hobea, 70 bat jebi Megaparken, jendea flipatzen... Gainera Megadethek klasikoak jo ditu (Hook In Mouth soberan zegoen, ikusleen jarrerarekin argi geratu da), Anthrax-ek Belladonaren garaiko abestiak, Slayerrek disko berriko 2 hoberenak eta klasikoak eta Metallicaren lehenengo 4rak Creeping Death, For Whom The Bell Tolls, Harvester Of Sorrow eta Fade To Black. Paregabea.

Mundu mailako bira iragartzea falta da denok poz-pozik uzteko.

The Big Four: Metallica (1), Slayer (2), Megadeth (3), Anthrax (4)
Argazkian ezkerretik eskubira: Frank Bello (4), Tom Araya (2), Robert Trujillo, (1) James Hetfield (1), Kirk Hammet (1), Lars Ullrich (1), Kerry King (2), David Ellefson (3), Charlie Benante (4), Dave Mustaine (3), Scott Ian (4), Joey Belladonna (4), Dave Lombardo (2), Rob Caggiano (4), Shawn Drover (3), Chris Broderick (3), Jeff Hanneman (ez da ageri).

No hay comentarios:

Publicar un comentario