domingo, 25 de abril de 2010

Perla beltzak


Eta pertsona bat konbentzionala den ohituretaz, protokolotaz, eta portaerataz nazkatzen denean gizarteak baztertu egiten du, birus bat bailitzan, ikuste hutsarekin edo oxigeno bera harnastearekin kutsatzeko arriskua ekiditu nahian. Antivirusak instalatzen ditu, antibiotiko bila doa medikuarenera, inguratzen duen arriskuaren aurrean babesteko asmoz, ongizatea lortzekotan, jakin gabe, funtsean, guzti horrek zertarako balio duen.

Baina baztertuak diren hauetariko batzuk, Platonen alegoriazko kobazulotik irtetzen direnen antzera, argia dakusate (?), egiaren jakinean daude, edo gezurraren jakinean, ikuspuntuaren arabera. Eta hauek pena dute, gizartearenganako samina, tristezia, hainbeste jende faltsutasunean bizi delako, jakitun izan gabe gizarteak saltzen ari zaion oro erosten duela, itsu itsuan, berekoikerian murgildurik, narkisismo puruan, adrenalina ziztada baten antzekoa den handitasun sentsazio baten atzetik, halako sentsazio indartsuagoen atzetik, heroinomano baten antzera dosi handiagoen desiran, gaindosira iritsi arte. Orduan, txotxongilo bat besterik ez da izango, gaur egungo merkatuaren txotxongilo bat gehiago. Dena erosi, edozein delarik bere kostua, erosi erosi erosi eta erosi, zertarako balio duen jakin nahi gabe, axola gabe erositako produktuaren helburua, baten bat edukiko lukeen kasuan.

Droga horren txarrena zera da, denok dugula gustoko, jakitun edo ez, maila baten edo bestean, eta ezin diogu ezer egin, droga hori naturala delako, gizakiaren naturan dagoelako idatzia, bakoitzaren geneetan, belaunaldiz belaunaldi, inor salbuetsi gabe.

Zein ona behar duen izan jakitun ez izatea, ardi txuri bat izatea ardi beltzak baztertuz Baina orduan normalak izango ginateke, konbentzionalak, arbitrarioki baina inkonszienteki ezarri diren legeen menpe. Azken finean, to be or not to be-a.

viernes, 9 de abril de 2010

Gama Izpiak Metalari Hail!



Kaizooooooooooo, egunon, eguerdion, atsaldeon, gabon, goizon, hamaiketakoon, 11:50on.

Atzo Gama Izpien azken diskoa erosi nuen. Hasiera batean, egun osoa Heavenlyren azken diska (Carpe Diem) entzuten pasa ondoren, hori erostea pentsatzen nuen. Baina beti sortzen dira eragozpenak, eta ordurako zortzi t'erdiak urrun gelditu zirenez Donosti Rock itxita zegoen eta nere zoritxarrerako Fnac nazkagarriarekin konformatu behar izan nuen. Tira, guztiz konformatu ez, ez ninduen konforme utzi, ez nau utziko, maila horretan jarraitzen badu. Zergatik? Metal diskoei dagokien saila errepresio jarrai eta bortitz batean murgilduta dutelako. (XD) Urtean bitan edo metal sailean aldaketak egiten dituzte, katalogoa txikitu, disko komertzialak izaten dira gehienak. Harrigarria izaten da "Xtrem" metala diren diskoak aurkitzea, atzo gertatu zitzaidan bezala Gojiraren The Way Of All Flesh aurkitzerakoan.

Bai, egia da zentro komertzial bat metal atalean asko ez zentratzea (metala turbioegia iruditzen zaio jendeari) baina nazkatuta nago cliché honetaz, eta hau metal zaleen bozeramaile moduan adierazi dezakedalakoaren ustean nago.

Eta aldarrikapen baldar hau alde batera utzita goizan nahi nebanai buruz berba eitxa. To The Metal!, hori da erosi nuen diskoaren izena, gama izpiek kaleratu duten estudioko azken diska. Izan du zeresana jendartean, garai bateko inspirazioa galdu dutela, azken diskoetan eskema berberak erabili dituztela... Bla bla bla. Gamma Rayren jarraitzaile bezala, diskoa itzela da. Ez da Heading For Tommorrow ez Land Of The Free ez Powerplant, baina hori argi utzi dute betidanik. Ez dute atzokoa errepikatu nahi.

Diskoari nolabaiteako dibertsitatea eman diote kanta ezberdinak sartzen (Empathy, No Need To Cry, Rise, Deadlands) eta Tito Kai-k Making Of-ean esaten duen moduan, ez da 10 kanten konpilazio baten erako zerbait gelditu baizik eta disko oso, bakar eta trinkoa. Kanta batzuk esperotakoaren desberdinak dira, Empathy adibidez, diskoari hasiera ematen diona. Gainera Kiskeren laguntza izan dute All You Need To Know abestiaren leloan. Jainko honen ahotsa ikaragarria da, nahiz eta lehengo ahotsa ez izan metalak duen ahots hoberenetarikoa izaten jarraitzen du (bere txorakeriak kontuan hartu gabe).


Diskoarekin batera dvd bat dator (Gamma Ray To The Metal! Limited Edtion plus a bonus dvd with the Making Of) making of-arekin. Atzo etxera iritsi bezain laister ikusi nuen. Oso ongi dago. Bonus bat izateko sekulakoa da. Aburuz, dvd bakar bat bezala editaturiko gauza asko baino hobeagoa. Laurogei bat minutuko dokumentala da, diskoaren sorrerari buruz gauzak komentatzen ditu, kanta bakoitzaren berezitasunak, kuriositateak, sorrera prozesuak... Land Of The Free II eta To The Metal!-en arteko ezberdintasunez mintzo dira, disko bat produzitzerakoan egin behar diran beste hainbat gauzetaz ere mintzo dira: promozioa, bira, diskoaren margo lana diseinatu... Eta Kai Hanseni egindako elkarrizketa bat dakar. Oso dvd ona jarraitzaileentzat.

Eta intentziodun txapa zentzugabe, trakets honen ondoren, TANTATATXAN!!!!!:
  1. Empathy
  2. All You Need To Know (featuring M. Kiske)
  3. Time To Live
  4. To The Metal!
  5. Rise
  6. Mother Angel
  7. Shine Forever
  8. Deadlands
  9. Chasing Shadows
  10. No Need To Cry
  11. One Life (bonus track)
  12. Wannabees (bonus track)
2010ean daramagun lau hilabete hauetan atera den diskorik hoberenetarikoa, dudik pare.

Dvda, agian, akaso, apika, beharbada, hurrean, menturaz, heldubada, ustez noizbait igoko dut. Bitartean, disfrutatu jarritakoarekin, norbaitek disfrutatzen badu. Je, je, a ze panorama.

Gamma Ray - To The Metal! HQ - 2010 OHM (emule)

HQ = High Quality






martes, 30 de marzo de 2010

Su Ta Gar - Munstro Hilak - 1993



Ale, beste disko bat.

Duela pare bat hilabete Only Heavy Metal foroan, nere aburuz Su Ta Gar-en 2 disko hoberenak direnak igo nituen [Jaiotze Basatia (1991), Hortzak Estuturik (1992)] eta nolabaiteko ordena jarraitzeko diskografia betetzeko garaian, euren historiari kasu eginez (oraingoz dvd, kontzertu eta abarrak alde batera utzita), Munstro Hilak (1993), beraien 3. diskaren txanda da.

Disko hau besteengandik zeharo desberdina da. Hasteko, beti bezala produkzio aldetik aldaketa dexente daude: gitarren distortsio maila, bonboa gehiago entzuten da, ahotsaren aldaketa... Betiko gauzak. Musikaren arloan, esan liteke esperimentazio dexente egin zutela abestiak konposatzerakoan. Ez musika progresiboaren etiketa jartzeko maila beste, baino diskoa entzuterakoan, erritmoak eta gitarren konposizioak edonor harrituko luke beraien eboluzioaren jakinaren gainean badago. Ez da espero daitekeena, ez da ohikoena. Ez da thrash-speed metala jorratzen duen talde batengandik espero daitekeena. Ala eta guztiz ere, oso disko ona da. Tematika aldetik, betikoa: egoera politikoa, industrializazioa (diskoaren azaleko munstroak hori adierazi nahi du), mitologia apur bat inposaturiko erlijioarekin nahasturik... Suta %100. Beti bezala, Gorosabelek argi eta garbi uzten digu 6 soken artean gitarrista handienekin konparatu daitekeela (Steve Vai, Malmsteen, Satriani, Schenker...). Xabik gitarra erritmoa darama. Asierrek baxuarekin harritu egiten du bat-bateko inprobisazio txikiekin eta Borxak sekulako lana egiten du disko osoan zehar. Beste guztietan baino hobeagoa esango nuke.

Disko honen ondoren Borxaren istripua dator eta horrek dexente kakaztuko du egoera. Baina utzi dezagun hori hurrengo baterako.


Abestiak:
  1. Denak itsuak ote?
  2. Gizateriaren heriotza
  3. Lanik zailena
  4. Denborak
  5. Ia ba espabila
  6. Munstro hilak
  7. Basajaunaren eremuan
  8. Eskutitza
  9. Prest al zaude?




Su Ta Gar - Munstro Hilak - 1993 OHM (emule)

Iraupena: 42 min.
Kalitatea: 320 kbps
Tamainua: 91 MB

Jaitsi! Ez du hozka egiten, nahiz eta hori saldu nahi diguten.



· · · Mrtzl · · ·

viernes, 26 de marzo de 2010

Matrize famatua


Noizbait gertatu al zaizue telebistan ikaragarri gustuko duzuen filme baten iragarkia ikusi eta segituan ordenagailura joan izana filme hori ikustea bere jarraipenekin batera?

Ba niri beti gertatzen zait berdina. Kasu honetan The Matrix izan da horren erruduna. Eta partzialetarako ikasteko nituen planak zapuztu dizkit. Kabendio.

The Matrix trilogia itzela da. Sekulakoa. Harrigarria. ... (beste antzeko hamaika adjektibo hemen).


1999an atera zen zineetan, nik ordea, lagun baten etxean ikusi nuen. Garai hortan 9-10 urte izango nituen (ez dakit ze urtetan izan zen) eta imajina ezazue zer nolako aurkikuntza izan zen niretzat. Tiroz eta burrukaz beteriko pelikula bat, bullet-time ospetsua eta argumentu moduan, 9-10 urteko ume bati ulergaitza zaion istorio bat.Hortik 4 urtera, 2 jarraipenak etorri ziren (Reloaded, Revolutions), lehenengo pelikulak sorturiko galderak erantzuteko eta beste batzuk egiteko. Ondorio moduan, trilogia ondo ulertzeko sekulako gogoetak egin behar dira, paranoia sakon batean murgildurik, filmean zehar aurkezten diren ideiak ulertzeko. Filosofia hutsa. Pura y dura.

There is no spoon

There is no spoon 2

Askok fantasmada bat dela diote, baina esan bezala, filosofia hutsa eta paregabeko akzioa elkartzen dituen paregabeko filmeak dira. Egia da Reloaded eta Revolutions ez direla lehenengoa bezain onak. Jendeak dio bigarrenaren kalitatea ez dela maila berdinekoa eta hirugarrena okerrena da. Hala da. Baina arrazoi hori ez da nahikoa jarraipenak ez ikusteko. Pakete bat osatzen dute eta trilogia bezala, hirurak ikusi behar dira. Bestela, ea zeinek ikusi duen El Padrinoren lehen zatia eta urrengoak ez. Ba berdintsua da.

Hasiera batean, adinagatik seguraski, akziozko beste pelikula bat zen. Denboraren poderioz, eta naturala den bezela, pertsona hazi egiten da, gauzen zergatiei buruz galdetzen hasten da, eta Matrix berriz ikusi nuenean, gauzak ulertzen hasi nintzen. Trilogia berriz ikusi, gogoeta sakonagoak egin, berriz ikusi, berriz gogoetak egin... Cuando haces pop, ya no hay stop.

Badaude animaziozko laburmetraiak (adb.: Animatrix) pelikulak hobete ulertzen laguntzen dutela. Ez ditut ikusi, baina erraz konpontzen den problema bat da (ez mekanika klasikokoak bezala).

Filmari buruz gehiago jakin nahi baduzue hasi wikian begiratzen, jarraitu interneten bilatzen, bukatu filosofia irakurtzen.

Eta oraindik ez baduzu trilogia ikusi, estas muy tonto.



· · · Mrtzl · · ·

jueves, 11 de febrero de 2010

Eraso! - Kontra - 2005



Eraso! taldea 1996an sortu zen. Sergio (kitarra eta ahotsa), Nestor (kitarra), Amaiur (baxua) eta Javik (bateria) osatzen zuten taldea, baina lehenengo aldaketa segituan etorri zen. Javi bateria joleak taldea utzi zuen eta bere ordez Iñigo sartu zen. 2003an Grisez Bustitako Egunak kaleratu eta honen biraren ondoren Amaiurrek taldea uztea erabaki zuen eta Ander hartu zuten baxu jole moduan.

14 urte hauetan 4 disko [Erantzunik gabe (1999), Oraina eta geroa (2001), Grisez bustitako egunak (2003), Kontra (2005)] eta 2 maketa [Guztiaren arabera, Gaua] kaleratu dituzte. Azken urteotan disko berria prestatzen ari direla dirudi.

Eraso!-k fama handia duten taldeekin batera jo du urteetan zehar: Slayer, Sepultura, Machine Head... Kontzertu ugari eman dituzte Euskal Herrian zehar, baita Espainian eta Austriaraino ere iritsi dira.

Taldearen eboluzioa nabaria eta onerakoa izan da. Haserako doinu gordinak doinu melodikoagoak bilakatu dira. Errealitatearekiko etsipena, tristezia eta horrelako sentimenduek duten agerpena beraien letretan "emo" ikutua ematen diotela dio jendeak, baina doinuak rock gogorraren eta metalaren izaera mantentzen dute.

Denbora pasa ahala, abesti hobeagoak, txukunagoak, landuagoak sortu dituzte, Kontra beraien azkeneko diska, beraien lan hoberena bihurtuz (nere aburuz). Horregatik diska hau entzutearen gomendioa.

Kontra diskaren kantu guztiek izpiritu berbera daramate, ardatz berbera jarraitzen dute. Ez dago kanturik soberan. Riff boteretsuak eta melodia ederrak nahasten dira baxua laguntzaile moduan (ia-ia beti bezala) eta bateriaren ritmoak sekulako indarra ematen dio. Edozein kantuk agerian uzten du diskaz espero daitekeena.





Oso diska ona da, metala edo rocka gustuko dutenentzat oso gomendagarria.

Beraz, jaitsi ezazue, gratis da ta!

Eraso! - Kontra - 2005 OHM (emule)


· · · Mrtzl · · ·

viernes, 5 de febrero de 2010

Apokalipsiaren hasiera




Beste blog bat. Bat gehiago interneten. Bat gehiago munduan, eguzki sisteman, galaxian, unibertsoan. Blog hau gabe denak berdin jarraituko luke, eta blog honekin denak berdin jarraituko du. Beraz, ongietorriak izan zaitezte Heriotzaren Semera. Muajajajaja.

Denbora asko pasa da blog bat sortzeko ideia izan nuenetik. Gaur, termodinamika ikasteaz aspertuta, azkenean erabakia hartu det. Egunak pasako dira urrengo sarrera idatzi aurretik, ez baitaukat beste batzuk bezainbeste inspirazio, ez gogo, ez denbora. Akaso azkeneko hau bai, baina ez hemen xahutzeko. Gainera, zoritxarrez, azken azterketa daukat 9an. Gainditzeko esperantza gutxi, baina bueno. C'est la vi. Eta bloga txukundu behar dut. Ez dut gustoko orain duen itxura.

Gauza askori buruz hitz egingo dut blog honetan: musika, pelikulak, serieak, jokuak, fisika, bizitza, existentzia eta beste hainbat "paja mental".

Beste asmo bat ere badu blog honek. Musika "konpartitzea" interneteko mando famatuenaren bitartez. En cristiano, Emule. Eta bide batez, SGAE-ri izorratzen jarraitzeko.

"Por si no nos vemos luego: Buenos días, buenas tardes y buenas noches."

Mrtzl.