viernes, 26 de marzo de 2010

Matrize famatua


Noizbait gertatu al zaizue telebistan ikaragarri gustuko duzuen filme baten iragarkia ikusi eta segituan ordenagailura joan izana filme hori ikustea bere jarraipenekin batera?

Ba niri beti gertatzen zait berdina. Kasu honetan The Matrix izan da horren erruduna. Eta partzialetarako ikasteko nituen planak zapuztu dizkit. Kabendio.

The Matrix trilogia itzela da. Sekulakoa. Harrigarria. ... (beste antzeko hamaika adjektibo hemen).


1999an atera zen zineetan, nik ordea, lagun baten etxean ikusi nuen. Garai hortan 9-10 urte izango nituen (ez dakit ze urtetan izan zen) eta imajina ezazue zer nolako aurkikuntza izan zen niretzat. Tiroz eta burrukaz beteriko pelikula bat, bullet-time ospetsua eta argumentu moduan, 9-10 urteko ume bati ulergaitza zaion istorio bat.Hortik 4 urtera, 2 jarraipenak etorri ziren (Reloaded, Revolutions), lehenengo pelikulak sorturiko galderak erantzuteko eta beste batzuk egiteko. Ondorio moduan, trilogia ondo ulertzeko sekulako gogoetak egin behar dira, paranoia sakon batean murgildurik, filmean zehar aurkezten diren ideiak ulertzeko. Filosofia hutsa. Pura y dura.

There is no spoon

There is no spoon 2

Askok fantasmada bat dela diote, baina esan bezala, filosofia hutsa eta paregabeko akzioa elkartzen dituen paregabeko filmeak dira. Egia da Reloaded eta Revolutions ez direla lehenengoa bezain onak. Jendeak dio bigarrenaren kalitatea ez dela maila berdinekoa eta hirugarrena okerrena da. Hala da. Baina arrazoi hori ez da nahikoa jarraipenak ez ikusteko. Pakete bat osatzen dute eta trilogia bezala, hirurak ikusi behar dira. Bestela, ea zeinek ikusi duen El Padrinoren lehen zatia eta urrengoak ez. Ba berdintsua da.

Hasiera batean, adinagatik seguraski, akziozko beste pelikula bat zen. Denboraren poderioz, eta naturala den bezela, pertsona hazi egiten da, gauzen zergatiei buruz galdetzen hasten da, eta Matrix berriz ikusi nuenean, gauzak ulertzen hasi nintzen. Trilogia berriz ikusi, gogoeta sakonagoak egin, berriz ikusi, berriz gogoetak egin... Cuando haces pop, ya no hay stop.

Badaude animaziozko laburmetraiak (adb.: Animatrix) pelikulak hobete ulertzen laguntzen dutela. Ez ditut ikusi, baina erraz konpontzen den problema bat da (ez mekanika klasikokoak bezala).

Filmari buruz gehiago jakin nahi baduzue hasi wikian begiratzen, jarraitu interneten bilatzen, bukatu filosofia irakurtzen.

Eta oraindik ez baduzu trilogia ikusi, estas muy tonto.



· · · Mrtzl · · ·

1 comentario:

  1. Ados nago diozunarekin. Ey, pelikulak berriz ikusteko kriston gogoa sartu zait...

    ResponderEliminar