jueves, 11 de febrero de 2010

Eraso! - Kontra - 2005



Eraso! taldea 1996an sortu zen. Sergio (kitarra eta ahotsa), Nestor (kitarra), Amaiur (baxua) eta Javik (bateria) osatzen zuten taldea, baina lehenengo aldaketa segituan etorri zen. Javi bateria joleak taldea utzi zuen eta bere ordez Iñigo sartu zen. 2003an Grisez Bustitako Egunak kaleratu eta honen biraren ondoren Amaiurrek taldea uztea erabaki zuen eta Ander hartu zuten baxu jole moduan.

14 urte hauetan 4 disko [Erantzunik gabe (1999), Oraina eta geroa (2001), Grisez bustitako egunak (2003), Kontra (2005)] eta 2 maketa [Guztiaren arabera, Gaua] kaleratu dituzte. Azken urteotan disko berria prestatzen ari direla dirudi.

Eraso!-k fama handia duten taldeekin batera jo du urteetan zehar: Slayer, Sepultura, Machine Head... Kontzertu ugari eman dituzte Euskal Herrian zehar, baita Espainian eta Austriaraino ere iritsi dira.

Taldearen eboluzioa nabaria eta onerakoa izan da. Haserako doinu gordinak doinu melodikoagoak bilakatu dira. Errealitatearekiko etsipena, tristezia eta horrelako sentimenduek duten agerpena beraien letretan "emo" ikutua ematen diotela dio jendeak, baina doinuak rock gogorraren eta metalaren izaera mantentzen dute.

Denbora pasa ahala, abesti hobeagoak, txukunagoak, landuagoak sortu dituzte, Kontra beraien azkeneko diska, beraien lan hoberena bihurtuz (nere aburuz). Horregatik diska hau entzutearen gomendioa.

Kontra diskaren kantu guztiek izpiritu berbera daramate, ardatz berbera jarraitzen dute. Ez dago kanturik soberan. Riff boteretsuak eta melodia ederrak nahasten dira baxua laguntzaile moduan (ia-ia beti bezala) eta bateriaren ritmoak sekulako indarra ematen dio. Edozein kantuk agerian uzten du diskaz espero daitekeena.





Oso diska ona da, metala edo rocka gustuko dutenentzat oso gomendagarria.

Beraz, jaitsi ezazue, gratis da ta!

Eraso! - Kontra - 2005 OHM (emule)


· · · Mrtzl · · ·

1 comentario: