domingo, 25 de abril de 2010

Perla beltzak


Eta pertsona bat konbentzionala den ohituretaz, protokolotaz, eta portaerataz nazkatzen denean gizarteak baztertu egiten du, birus bat bailitzan, ikuste hutsarekin edo oxigeno bera harnastearekin kutsatzeko arriskua ekiditu nahian. Antivirusak instalatzen ditu, antibiotiko bila doa medikuarenera, inguratzen duen arriskuaren aurrean babesteko asmoz, ongizatea lortzekotan, jakin gabe, funtsean, guzti horrek zertarako balio duen.

Baina baztertuak diren hauetariko batzuk, Platonen alegoriazko kobazulotik irtetzen direnen antzera, argia dakusate (?), egiaren jakinean daude, edo gezurraren jakinean, ikuspuntuaren arabera. Eta hauek pena dute, gizartearenganako samina, tristezia, hainbeste jende faltsutasunean bizi delako, jakitun izan gabe gizarteak saltzen ari zaion oro erosten duela, itsu itsuan, berekoikerian murgildurik, narkisismo puruan, adrenalina ziztada baten antzekoa den handitasun sentsazio baten atzetik, halako sentsazio indartsuagoen atzetik, heroinomano baten antzera dosi handiagoen desiran, gaindosira iritsi arte. Orduan, txotxongilo bat besterik ez da izango, gaur egungo merkatuaren txotxongilo bat gehiago. Dena erosi, edozein delarik bere kostua, erosi erosi erosi eta erosi, zertarako balio duen jakin nahi gabe, axola gabe erositako produktuaren helburua, baten bat edukiko lukeen kasuan.

Droga horren txarrena zera da, denok dugula gustoko, jakitun edo ez, maila baten edo bestean, eta ezin diogu ezer egin, droga hori naturala delako, gizakiaren naturan dagoelako idatzia, bakoitzaren geneetan, belaunaldiz belaunaldi, inor salbuetsi gabe.

Zein ona behar duen izan jakitun ez izatea, ardi txuri bat izatea ardi beltzak baztertuz Baina orduan normalak izango ginateke, konbentzionalak, arbitrarioki baina inkonszienteki ezarri diren legeen menpe. Azken finean, to be or not to be-a.

No hay comentarios:

Publicar un comentario