viernes, 14 de mayo de 2010

Googlek euskara gehitu dio bere itzulpen zerbitzuari

Interneteko Google bilatzaileak euskara gehitu dio gaur bere itzulpen zerbitzuari. Zerbitzua Alpha egoeran dago oraindik, hau da, garapen fasean. Beraz, itzulpenak egiterako orduan akatsak eginen ditu oraindik. Dena den, denborak aitzinera egin ahala hori hobetzea espero du Googlek. Interneteko erabiltzaileek ere aplikazioa osatzen lagundu dezakete.

Google Translate izena du itzulpen zerbitzuak. Doakoa da, eta 57 hizkuntzatan dago guztira. Euskaraz gain, bertze lau gehitu ditu gaur: armeniera, azerbaijanera, urduera eta georgiera.

berria.info


Hail Google.

Itzultzailea "translator google" idatziz aurkitu daiteke. Hala era, hemen duzue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario