Mostrando entradas con la etiqueta Abestiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Abestiak. Mostrar todas las entradas

domingo, 29 de agosto de 2010

Klasiko pare bat 666/222

Beste gauza bati buruz idatzi nahi nuen baina bat-batean pare bat kanta etorri zaizkit bururi eta sarrera bat merezi dutela deritzot.

Taldeak thrash eszenan famatuak dira, oso disko onak kaleratu dituzte, denek izan dute aro ilunago bat 90. hamarkadan talde guztien antzera baina gaur egun abesti paregabeak sortzen jarraitzen dute.


1.- Overkill -- Elimination
1984ean sorturiko East Coast-eko talde honek 89an beraien laugarren LPa kaleratu zuen, The Years Of Decay. Thrash Metalaren panoraman sekulako arrakasta izan zuen eta klasiko bat bihurtu da. Beraien jarrera baldarra (punk tokeakin), abestien abiadura, letren esangura... Abestiaren hasieran entzuten den riff-ak single bilakatu zuen, bidioklip eta guzti, eta ordundik hona taldearen kontzertuetako derrigorrezko ereserkia bihurtu da.




2.- Kreator -- Pleasure To Kill
Talde hau, Sodom eta Destruction-ekin batera, Alemaniako thrash metalaren sortzaileetariko bat da. Diskoa 86an kaleratu zen eta gaur egun diskoa urte beraren bukaeran kaleratu zueten EP batekin dator (Flag Of Hate). Disko azkarra dudarik gabe (azkarrenetarikoa metalaren historian), Kreator-en agresibitatearen ispilu, bere garaian sekulako ospea izan zuen eta gaur egun klasiko bat da.



3.- Exodus -- Bonded By Blood
Talde hau Kirk Hammet-ek sortu zuen beste musikari batzuekin, baina denbora gutxi iraun zuen bertan, segituan utzi zuen taldea Metallican sartzeko. Jarritako abestia Exodus-entzat The Number Of The Beast bezala da Iron Maiden-entzat, tope thrasher, oso ona. 92an taldea banandu egin zen, 97an batzeko zuzeneko disko batekin, baina hainbat arazorengatik berriz banandu ziren. 2001ean berriz bildu ziren eta orain arte martxan diraute, ederki gainera, aurten kaleratu duten diskoa sekulakoa baita eta. Abestia 97ko zuzenekoaren barruan dago, hilda dagoen eta hasierako abeslari izandako Paul Baloff-ekin.



Eta honela jarraituko nuke beste hamaika talderekin baina ez nuke beste thrash klasiko pare bat egiteko aukerarik izango, eta gainera 3 abestirekin nahikoa da.

sábado, 22 de mayo de 2010

Klasiko pare bat II

Bueno, kriston logurea daukat baino ez de oheratu nahi, beraz, denbora pixkat galtzeko, klasiko pare bat-ekin jarraituko dut. Seguraski sarrera mordo bat izango dituen atal bat bilakatuko da denboraren poderioz, eta nere gogoaren poderioz. Edozer gauza bisitarien kultura maila hobetzeko XD.

Aurrekoan ia denak Heavy Metala baziren (Kiss-en ereserkia salbu) gaurkoan Thrash Metalaren kantu famatuenen txanda da. Bideoklipak zein kanta soilak.

Hasteko, Thrash-ak eman duen talde ospetsu, on eta handienaren kanta bat. Nola ez, MetallicA-ri buruz ari natzaizue. Nahiz eta jende askok esan Death Magnetic diskarekin beraien urrezko garaira bueltatu direla, beste jene askok dio bidean galduta jarraitzen dutela. Ni hauetariko bat nahiz.
Baina izan zuten urrezko garaia eta, nola ez, kanta hau, garai hartakoa da. Preseski, Ride The Lightning diskako Fade To Black abestia. Ez da thrasher-ena, ezta famatuena, baina kriston kanta da. Lasai xamarra dirudi haserako minututan, norberaz beste egiteko tematikarekin, edonor betilun jartzeko kanta bat. Baina 3.56 momentuan, riff aldaketa horrekin kantak erritmo biziago bat hartzen du, bizitza gehiago emanez, zerbait ona iragarriz. Eta hala da. Lars-ek erritmoa emanez bonbo bikoitzarekin, Kirk solo batean murgiltzen da, Hetfield laguntzaile izanik, abestiaren amaierara arte, bolumena gutxinaka jaitsiz, abestiak amaiera izango ez balu bezala, betira arte horrela jarraituko dutelakoan. Ta txapa guzti honen ondoren, aipaturiko abestia.


2. postuan Slayer daukagu (nik behintzat). Hauek, Metallicak bezalaxe, beren garai txarra izan dute, baina badirudi azken hiru diskekin berriz indartsu eta gogo betean daudela. Aurrekoan Slayer-en abeslari eta baxujoleari egindako elkarrizketa bat irakurtzen, Arayak zioen bira honetan Seasons In The Abyss osorik jotzeko asmoa daukatela. Ba tira, zerbait gogorarazteko, hemen daukazue War Ensemble kantua.


Eta nola ez, 2 talde hauekin batera, Megadeth ez aipatzea bekatua da. Metallicatik bota ondoren, Lord Mustainek, haserre, talde bat sortu zuen, kanta azkarrago eta hobeagoak jotzeko asmoarekin. Hasiera bikaina izan zuen eta heavy kutsu handiago bat zuten diska pare batzuk sortu zituen, hauek ere bikainak, baina geroz eta soinu komertzialagoa hartzen ari zen, 1999an Risk kaleratu zuen arte. Azken honek ez du inolako metal kutsurik. Irratiko kate famatuetan jartzeko prest dagoen diska popero nazkagarri bat besterik ez da. Baina Mustaine konturatu zen. Eta oso ondo gainera. Hurrengo 3 diskoak bata bestea baino hobeagoak dira, eta azkena, Endgame, a-thrash-metal-masterpiece bat bezala izendatua izan da.
Talde honek hainbat bideoklip grabatu ditu, ia denak kalitate handikoak (eta eskertzen da), zailtasun handiko afera bilakatuz bideo bat aukeratzea. Baina youtube perfektua ez denez, kanta guztiak ez daude kalitate onean, beste batzuk ezin dira beste web orrialde batzutan jarri etab. Horregatik, kanta ospetsu hau aukeratu det.


The Big Four-ekin bukatzeko, Anthrax-en abesti bat jartzea falta zait. Onartu beharra daukat talde honi ez diodala besteei bezain beste arreta paratu. Batik bat Among The Living diskoa entzun dut arretaz, besteetatik kanta ospetsuak jakiteaz konformatuz. Horrexegatik, gaur eskeiniko dizuedan abestia.


Amaitzeko, esker mila El Chupijuai-ri, blogean bideo youtubikoak nola sartzen diren azaltzeagatik.

Embedding disabled puñeteruak. Kaka putza. Ea bihar gogoratzen naizen bideoak aldatzeaz.

Yasta. Bidioak ondo daude.

domingo, 9 de mayo de 2010

Klasiko pare bat

Pare bat egun daramatza honek geldirik. Idazteko okurritzen zaidan gauza bakoitza minutura kriston txorrada iruditzen zait (aurrekoa barne) asike oraingoan tuboan dauden pare bat kanta jarriko ditut, jetioak entzun ditzan eta konturatzeko Heavy&Rock-a ez dela lau katu marginatuk egiten duten marginatuentzako musika.

Kanta hau aurrekoan entzun nun Mazari esker. Whitesnakena da eta uste det beraien disko hoberenetarikoan agertzen dela.


Hau Kissen kanta ospetsuenetarikoa da.



Urrengo hau Jainkoaren ereserki bat. Ez da hoberena, baino neri gehien gustatzen zaidanetarikoa da.


Orain traidore eternalaren txanda da. Zaila da hauen kanta bat aukeratzea, hainbeste klasiko dituzte motz gelditzen direla kontzertuetan.


Kanta hau, nahiz eta diskoaren azkena izan, diskoko hoberena da. Nola ez, burdinezko dontzeilarena da.


Eta luzerako emango didanez, eta gosea daukadanez, hurrengoan jarraituko det klasiko gehiagorekin.

Be heavy my friend