miércoles, 30 de marzo de 2011

Errealitatearen mugak

El ojo que todo lo ve, no existe
  

Zita batekin hasiko naiz, soberan ezaguna.
"¿Qué es real? ¿Cómo defines lo real? Si estás hablando de lo que puedes sentir, lo que puedes oler, lo que puedes saborear y ver, entonces lo real son simplemente señales eléctricas interpretadas por tu cerebro."
- The Matrix -

Zientzia eta teknologia beti aurreregi doaz, gizartearen errealitatearen kontzeptua eraldatzen, garai berriak sortzen eta pentsakera garai berri hauetara moldatzen, edo egokitu nahian. Aurrerapausu horrek ekarri izan du gizartearen zati kontserbatzaileenen kexa, desadostasuna eta zoritxarrez urte luzetako pertsekuzioak, heriotzak eta beste hamaika erokeri.

Duela mende bat errealitatea azaltzeko teoria fisiko berri bat lantzen hasi zen, gaur egun denok Fisika kuantikoaren teoria izenarekin ezagutzen duguna. Zaila, konplikatua eta abstrakzio maila handi bat eskatzen duen teoria. Bai, paradoxa bat dirudi errealitatea azaldu nahi duen teoria batek abstrakzio maila altu bat eskatzea, baina teoria berri honek azaltzen dituen eta aurresaten dituen fenomeno asko gure errealitate arruntetik at daude. Ez gara gai fenomeno hauek begi bistaz ikusteko gure pertzepzioen limitera ailegatu baikarelako. Arraroa? Bai, Sinestezina? Baliteke, Ezinezkoa? Ez.

Gure inguruko errealitatea antzematerakoan gehien erabiltzen dugun zentzumena ikusmena da, edo hala uste dut nik. Ia edozein tamainako objektuak ikusi ditzakegu, Eguzkitik hasita intsektu nimiñoenetaraino, eta txikiagoak diren beste hainbat gauza mikrospioez baliatuz. Uste da, intuitiboa baita, mikroskopio hobeagoekin gauza askozaz txikiagoak ikus ditzakegula, geroz eta txikiagoak. Ba, ez da horrela. Gure belarriak frekuentzia tarte bateko soinuak antzematen dituen antzera, gure begiak frekuentzia tarte batean aurkitzen diren argi izpiak antzematen ditu bakarrik, gorritik morera. Frekuentzia tarte horretatik kanpo dagoen izpiak ez ditugu ikusten.

Kuantikaren arabera, ikusi nahi dugun objektuaren tamainua txikitzen den heinean frekuentzia handiagoa duen argi izpi bat behar da objektu hori ikusteko. Esan bezala, gure begiak ikusi ditzakeen argi izpien frekuentzia, kolorea, gorritik morera mugatuta dago. Honek esan nahi du objektu bat ikusteko argi morea baino frekuentzia handiago bat duen argi izpi bat behar bada, gu ez garela gai izango objektu hori ikusteko. Gainera, kuantikak mila fenomeno berezi aurresaten ditu, baina fenomeno horiek eskala oso txikietan gertatzen dira, guk ikus ahal ez ditzakegun tamaina horietan.

Beraz maila batetik aurrera ez gara gai gertatzen dena ikusteko, errealitatea ikusteko. Guk antzematen dugun errealitateak mugak ditu,eta ezin dugu mugetatik urrunago dagoen errealitatea ikusi, entzun, sentitu... Baina bai imaginatu.

jueves, 3 de febrero de 2011

Abertzale disidenteak!



Etorkizunean, historiako eskoletan, ikasleek ez dute ulertuko zer pasa zen XXI.mende hasieran abertzaleekin. Ikasi beharko dute, nola banatu ziren EA (Lehenago EAJtik atera zena) eta H1, Batasuna eta Aralar. Ikasi baita nola Nafarroan ez ziren hauteskundeetara batera joateko ados jarri. Eta ziur naiz; ez dute ezer ulertuko. Honek “La vida de Brian” pelikulako gag baten geroz eta antza handiagoa du.




Ez, etorkizuneko belaunaldiek ez dute deus ulertu behar. Euskal gizarteak ilusioa eskatzen duen garaiotan, batasuna inoiz baino beharrezkoagoa den garaiotan; beti bezala, interes eta ezin ikusi pertsonalak jartzen dituzte guztiaren gainetik alderdiek. Batzeko nahi kolektiboaren gainetik jarri ere.
Nafarroan NaBai koalizioarekin gertatzen ari dena da adibide garbia. PP eta UPN banatu diren honetan, inoiz baino aukera hobea dute abertzaleek Nafarroako eta Iruñeko lehen indar izateko. Baina ezta horrela ere. Ezker Abertzaleak eta Aralarrek, nahiz eta erro bera izan, ezin diote elkarri begiratu ere egin. Banantzeak jende asko mindu zuen eta ordutik, kanpaina ugari egin dira Patxi Zabaletaren alderdiaren aurka, deskalifikazio pertsonaletara eta mehatxuetara iritsita. Eta dirudienez zauri batzuk denbora behar dute sendatzeko. Denbora gehiegi Euskal Herriarentzat.
Polemika airean da: Aralarrek dio Batasunak ez duela eskaerarik egin koalizioan sartzeko; Ezker Abertzaleak, Aralar eta EAJ betoa jartzen ari direla eta EA guztiaren erdian dantzan dabil. Orain bai, orain ez.
Bitartean Gipuzkoa aldean H1 (Union Popular de Judea) ito beharrean dabil Galdosen ametsen artean.
Zer arraio! Honek “La vida de Brian” pelikulako goiko  pasartearen antza handia du!

http://zuzeu.com/2011/02/01/abertzale-disidenteak/

Gaurkoan kopipaste bat.

viernes, 28 de enero de 2011

Martxan jarraitzen du

Bakit kaka hau ez dula inork irakurtzen, baina noizbait famatua bihurtuko naizenez (black metal talde baten edo bonba nuclear berri bat asmatu detelako) eta orduan jendeak nere bizitzari buruz kotilleatu nahiko dunez, idazten jarraitzeko asmoa daukat, gaur behintzat.

Azterketak izan dira inaktibitatearen arrazoi hutsa, ez pentsa ideiak falta zaizkidanik, fundamentu gabeko gauzak okurritzea dohaina eta madarikazioa da, gizakiaren dualitate naturala (valgame la rebuznancia). Badut blogaren inguruan zeoze egiteko asmoa -bildumatxo bat- ergelkeriak idazteaz gain baina landu beharra daukat.

Bitartean urte berria etorri da, hamarkada bat pasa da, munduaren amaiera (2012) inoiz baino gertuago dago eta Judas Priest diska berri baten lanean hasi da. Betiko moduan gaude. Etaren agiria agertu da, esperantza badago, txakurrek posturaz aldatu beharko dute, txoyua amaitu zaie eta. Sinde-ren legea aurrera atera dute eta krisiak mundua okertzen dihardu. En fin, sin fin, dijo serafin.

Hemen AGIRIA:



P.D.: Blogak itzulera mezu gehiago ditu gauza serioak baño LOL

miércoles, 5 de enero de 2011

Slayer - Live Intrusion (2010)



Gaurkoan DVD batekin nator, Slayer-en Live Intrusion. Emanaldia 1995eko martxoak 12an izan zen Arizonako Mesa hurian eta VHS moduan kaleratu zen. Bada garaia formatu hori zaharkiturik gelditu dela eta Slayer taldea duela gutxi konturatu da honetaz, 2010aren erdira arte ez bait ditu bere bidioak garai berrietara egokitu eta.

Ordubete eskaxeko kontzertua da Paul Bostaphekin bateria lanetan baina pena merezi du ikusteak nolakoak ziren Slayer-en zuzenekoen garai onak, oraingoekin ez dute zerikusirik, zahartzen hasi dira. DVD-ari atera diezaiokedan akats bakarra abesti batzuen artean kontzertua moztea eta birako irudi batzuk sartzea da. Feeling-a kentzen dio kontzertuari. Soinu aldetik ederki dago eta irudia, noiz grabatua izan zen jakinda, ez dago kexatzerik.

1. Raining Blood
2. Killing Fields
3. War Ensemble
4. At Dawn They Sleep
5. Divine Intervention
6. Dittohead
7. Captor of Sin
8. 213
9. South of Heaven
10. Sex, Murder, Art.
11. Mandatory Suicide
12. Angel of Death
13. Hell Awaits
14. Witching Hour (Venom-en abestia, Machine Head-eko Robb Flynn eta Chris Kontos taldekideen agerpenarekin)
15. Chemical Warfare

Slayer Live Intrusion 2010 (emulerako lotura)

Gozatu eta urte berri on!