Bueno, kriston logurea daukat baino ez de oheratu nahi, beraz, denbora pixkat galtzeko, klasiko pare bat-ekin jarraituko dut. Seguraski sarrera mordo bat izango dituen atal bat bilakatuko da denboraren poderioz, eta nere gogoaren poderioz. Edozer gauza bisitarien kultura maila hobetzeko XD.
Aurrekoan ia denak Heavy Metala baziren (Kiss-en ereserkia salbu) gaurkoan Thrash Metalaren kantu famatuenen txanda da. Bideoklipak zein kanta soilak.
Hasteko, Thrash-ak eman duen talde ospetsu, on eta handienaren kanta bat. Nola ez, MetallicA-ri buruz ari natzaizue. Nahiz eta jende askok esan Death Magnetic diskarekin beraien urrezko garaira bueltatu direla, beste jene askok dio bidean galduta jarraitzen dutela. Ni hauetariko bat nahiz.
Baina izan zuten urrezko garaia eta, nola ez, kanta hau, garai hartakoa da. Preseski, Ride The Lightning diskako Fade To Black abestia. Ez da thrasher-ena, ezta famatuena, baina kriston kanta da. Lasai xamarra dirudi haserako minututan, norberaz beste egiteko tematikarekin, edonor betilun jartzeko kanta bat. Baina 3.56 momentuan, riff aldaketa horrekin kantak erritmo biziago bat hartzen du, bizitza gehiago emanez, zerbait ona iragarriz. Eta hala da. Lars-ek erritmoa emanez bonbo bikoitzarekin, Kirk solo batean murgiltzen da, Hetfield laguntzaile izanik, abestiaren amaierara arte, bolumena gutxinaka jaitsiz, abestiak amaiera izango ez balu bezala, betira arte horrela jarraituko dutelakoan. Ta txapa guzti honen ondoren, aipaturiko abestia.
2. postuan Slayer daukagu (nik behintzat). Hauek, Metallicak bezalaxe, beren garai txarra izan dute, baina badirudi azken hiru diskekin berriz indartsu eta gogo betean daudela. Aurrekoan Slayer-en abeslari eta baxujoleari egindako elkarrizketa bat irakurtzen, Arayak zioen bira honetan Seasons In The Abyss osorik jotzeko asmoa daukatela. Ba tira, zerbait gogorarazteko, hemen daukazue War Ensemble kantua.
Eta nola ez, 2 talde hauekin batera, Megadeth ez aipatzea bekatua da. Metallicatik bota ondoren, Lord Mustainek, haserre, talde bat sortu zuen, kanta azkarrago eta hobeagoak jotzeko asmoarekin. Hasiera bikaina izan zuen eta heavy kutsu handiago bat zuten diska pare batzuk sortu zituen, hauek ere bikainak, baina geroz eta soinu komertzialagoa hartzen ari zen, 1999an Risk kaleratu zuen arte. Azken honek ez du inolako metal kutsurik. Irratiko kate famatuetan jartzeko prest dagoen diska popero nazkagarri bat besterik ez da. Baina Mustaine konturatu zen. Eta oso ondo gainera. Hurrengo 3 diskoak bata bestea baino hobeagoak dira, eta azkena, Endgame, a-thrash-metal-masterpiece bat bezala izendatua izan da.
Talde honek hainbat bideoklip grabatu ditu, ia denak kalitate handikoak (eta eskertzen da), zailtasun handiko afera bilakatuz bideo bat aukeratzea. Baina youtube perfektua ez denez, kanta guztiak ez daude kalitate onean, beste batzuk ezin dira beste web orrialde batzutan jarri etab. Horregatik, kanta ospetsu hau aukeratu det.
The Big Four-ekin bukatzeko, Anthrax-en abesti bat jartzea falta zait. Onartu beharra daukat talde honi ez diodala besteei bezain beste arreta paratu. Batik bat Among The Living diskoa entzun dut arretaz, besteetatik kanta ospetsuak jakiteaz konformatuz. Horrexegatik, gaur eskeiniko dizuedan abestia.
Amaitzeko, esker mila El Chupijuai-ri, blogean bideo youtubikoak nola sartzen diren azaltzeagatik.
Embedding disabled puñeteruak. Kaka putza. Ea bihar gogoratzen naizen bideoak aldatzeaz.
Yasta. Bidioak ondo daude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario