miércoles, 21 de julio de 2010

Me!

Dagoeneko aste bat pasa da Iron Maidenek The Final Frontier abestiaren klipa estrenatu zula, baino alperrontzi bat naizenez, ba gaur arte ez dut ezer egin.



Momento Indiana Jones klabe! jajaja
Aparte, abestiaren benetako iraupena 8 minutu ta piko da. Auskalo beste zatia nolakoa den. Jendeak denetarik dio, baina originala eskuetan izan arte, ez dut ezer esan nahi, promoen kalitatea ez da ona izaten eta.

Eta beste gauza interesgarri bat. Joey Jordisonek (Slipknoteko bateria) esan du taldeko baxujolearen heriotzak ez duela ekidingo Slipknotek beste diska bat kaleratzea, "absolutely". Zorionekoak gu.

viernes, 9 de julio de 2010

The Final Frontier-en bideoklipa

"The Final Frontier", the new video from British heavy metal legends IRON MAIDEN, will make its online debut via the band's official web site on Tuesday, July 13 at 3 p.m. BST.

Ba hori. Ta hemen trailerra.



miércoles, 7 de julio de 2010

Regreso al futuro edo al pasado?

Buf, espainiako selekzioak semifinala irabazi du eta egoera dexente nazkagarria da. Que si ¡Viva España oe oe oe! y su puta madre... Denboran atzera juan garela dirudi, gure Franco maitiaren erregimenera edo halako zeoze.

Bueno, ta denboran zehar bidaiatzeari buruz, erenegun etorkizunera iritsi ginen. Bai, bai, erenegun. Ez etzi, ez bihar, ez atzp. Erenegun. Ezetz? Ba ikusi hau

¿Ba al duzue patinete hegalaririk?

PORLOBISTO Marty McFly 2015era jun zen, asike argazkia fake bat da.

Ta ospakizun xelebreekin jarraituz, atzo "Sarri, sarri" abestia inspiratu zuen gertaeraren urteurrena izan zen. 25 urte. Zenbaki borobila. More informeixon in jier

Hau ospatu beharra dao.

jueves, 1 de julio de 2010

AC/DC San Mames-en, Bilbo, 2010-6-28




Pixkot animatzeko litro erdi garagardo eran ondoren San Mamesera sartu ginen toki on bat hartzeko. Bertan OHMko bi tipo agurtu ondoren teloneroak hasi ziren, Los Perros De Boogie. Rock&Roll suabea, Fitoren antzera, baino hainbeste kalitate gabe, denbora pasatzeko ez dago gaizki, baina hango denok AC/DC ikustera joan ginen eta azkeneko 5-6 kantuak aspergarriak egin zitzaizkigun. AC/DC nahi genuen.

Teloneroak bukatu eta 45 bat minutu itxaron behar izan genuen. Jartzen zuten kanta bakoitzaren amaieran sekulako emozioa pizten zen, eta beste jartzen zutela ikusita, futbol zelai osoa txistuka eta builaka hasten zen.

Eta azkenean argiak itzali ziren. Bira honetako sarrerako bidio ikusi, PUM, PUM, PUM, PUM, PUM! petardazoak eszenatoki eta pasarelan zehar, eta pantaila erdibitu egin zen Rock&Roll Train-a agertzeko.

Gerokoa 2 ordu ta pikoko orgasmo luze bat izan zen. Azkeneko diskoko 3-4 abesti eta beste guztia klasikoz beteta. Whole Lotta Rosie Rosie muñeka hinchable erraldoiarekin trenaren gainean, Back in black, T.N.T. eta Thunderstruck-ek zelai osoa saltoka jarri zuen, The Jack-ekin ikuslegoan zehar zeuden neska puskak agertu ziren pantailatan (batek titiak erakusterakoan estadio osoa builaka jarri zuen) eta bukaeran Angus Young gitarjolearen striptease-a ikusi genuen. Dena klasikoak bata bestearen atzetik Let There Be Rock arte. Kantu honekin Angusek bere solo amaigabearekin hamar bat minutuz aspertu gintuen. Denbora tarte horretan jo zezaketen abesti bat edo bi, baina zahar xamarrak daude eta denbora nola edo ahala pasarazi behar dute. Kantuen artean jendea oeoeoeoee abesten... Kristona.

Azkenik, deskantsu baten ondoren AC/DC-ren abestirik famatuena entzun genuen. Nola ez, Highway To Hell, eta jende osoa berriz saltoka hiru minututan zehar. Eta bukatu ohi duten bezala, azkena For those about to rock, eszenatokian zeuden sei kanoiren burrunbadarekin. Eta amaieran su artifizialak. Azken bi kantu hauetan bolumena igo zuten eta airearen presio aldaketak gorputz osoa kolpatzen zigun. Eromena.

Askok diote AC/DC-ren azken kontzertua izango dela, abeslariak taldea utziko duelako (zaharregia sentitzen omen da) eta ez da uste taldea abeslari berri baten bila hasiko denik.

BEC-eko kontzertua iragarri zutenean enuen asmorik joateko, AC/DC ez baita nere talde gustokoenetarikoa eta kontzertuen prezioa garesti xamarra da. Baina zuzeneko hainbat bidio ikusi eta jendeak esaten zidanaren ondoren, ez nuen hil nahi AC/DC zuzenean ikusi gabe. Eta pozten nahiz kontzertura joan izanaz. Sekulako kontzertua, rock hutsa, kriston giroa... Kiss-ekin batera, mundu honetan dagoen kontzertu hoberenetarikoak eskeintzen dituen taldea da. Rockaren maisuak.


Argazkia Eddiejoserena da. Milesker.