lunes, 22 de noviembre de 2010

Berriro ere hemendikan

Azken aldian ezin izan dut hemendikan idatzi, portatilak txof egin zuen eta. Errua berriro ere txartel grafikoarena izan da. Potentziala ona izango du baño iraupena ez, bi urte ere ez zuen iraun lehenengoan eta konpondu ondoren urte t'erdiko bizitza ere ez du izan. Baino orain beste portatil bat dakat, hobeagoa (prototype badabil). Ederra zortea nirea. Okerrena zera da, dena txukundu behar dudala nire gustura ipintzeko, lan eskerga benetan.

Ordenagailu berri honekin nabilenetik Chrome web nabigatzailea erabiltzen ari naiz, probatzeko asmoa nuen eta, nola ez, bere alde on eta txarrak ditu. Alde onen artean, oso sinplea da, google motorea erabiltzen du zuzenean eta pantailan ez du hainbeste okupatzen, kontuan hartzeko zerbait  pantaila txikia dugunontzako. Txarrak, oraingoz ez dakidala nola harpidetu blog baten, shift + enter eta ctrl + shift + enter ez dabiltzala eta ez dagoela euskaraz.

Blogaren aktibitate ausentziak iraun duen denboran Annihilator, Legen Beltza eta Angelus Apatridaren kontzertuetan izan naiz, azken biak ikaragarriak. Legen Beltzaren kamiseta bat erosi nuen eta Angelus-en azken diska ez erosteko esfortzua egin behar izan nuen, ez baitago diru nahiko.

Big Bang-en kapitulo itzelak bota dituzte, benetan oso onak. Pennyren aita, Raj eta Howard-en arteko homosexualitatea (edo dena delako hori)...
The Walking Dead seriea hasi da, zonbie infekzio baten ondorengo egoera apokaliptikoan ezarrita bizirik dirauten pertsonen abenturak kontatzen ditu. Izen bereko komikian oinarritzen da eta jada bigarren denboraldia filmatzeko sinatu dute. Agertuko da honi buruzko gauzatxoren bat hemen.

Iron Maidenen Espainiar estatuko daten konfirmazioen esperoan, Berri Txarraken kontzertua dago Bilboko Kafe Antzokian eta Su Ta Garrena Gasteizen (aurten ikusi gabe ez naiz geldituko), abendu hasieran zubi eder bat, Santo Tomas eguna, txistorra, taloa ta sagardoa, gabonak, olentzero y su puta madre...

Amaitzeko, aurtengo disko hoberenetariko batetik ateratako abesti bat.



No hay comentarios:

Publicar un comentario