domingo, 29 de agosto de 2010

Klasiko pare bat 666/222

Beste gauza bati buruz idatzi nahi nuen baina bat-batean pare bat kanta etorri zaizkit bururi eta sarrera bat merezi dutela deritzot.

Taldeak thrash eszenan famatuak dira, oso disko onak kaleratu dituzte, denek izan dute aro ilunago bat 90. hamarkadan talde guztien antzera baina gaur egun abesti paregabeak sortzen jarraitzen dute.


1.- Overkill -- Elimination
1984ean sorturiko East Coast-eko talde honek 89an beraien laugarren LPa kaleratu zuen, The Years Of Decay. Thrash Metalaren panoraman sekulako arrakasta izan zuen eta klasiko bat bihurtu da. Beraien jarrera baldarra (punk tokeakin), abestien abiadura, letren esangura... Abestiaren hasieran entzuten den riff-ak single bilakatu zuen, bidioklip eta guzti, eta ordundik hona taldearen kontzertuetako derrigorrezko ereserkia bihurtu da.




2.- Kreator -- Pleasure To Kill
Talde hau, Sodom eta Destruction-ekin batera, Alemaniako thrash metalaren sortzaileetariko bat da. Diskoa 86an kaleratu zen eta gaur egun diskoa urte beraren bukaeran kaleratu zueten EP batekin dator (Flag Of Hate). Disko azkarra dudarik gabe (azkarrenetarikoa metalaren historian), Kreator-en agresibitatearen ispilu, bere garaian sekulako ospea izan zuen eta gaur egun klasiko bat da.



3.- Exodus -- Bonded By Blood
Talde hau Kirk Hammet-ek sortu zuen beste musikari batzuekin, baina denbora gutxi iraun zuen bertan, segituan utzi zuen taldea Metallican sartzeko. Jarritako abestia Exodus-entzat The Number Of The Beast bezala da Iron Maiden-entzat, tope thrasher, oso ona. 92an taldea banandu egin zen, 97an batzeko zuzeneko disko batekin, baina hainbat arazorengatik berriz banandu ziren. 2001ean berriz bildu ziren eta orain arte martxan diraute, ederki gainera, aurten kaleratu duten diskoa sekulakoa baita eta. Abestia 97ko zuzenekoaren barruan dago, hilda dagoen eta hasierako abeslari izandako Paul Baloff-ekin.



Eta honela jarraituko nuke beste hamaika talderekin baina ez nuke beste thrash klasiko pare bat egiteko aukerarik izango, eta gainera 3 abestirekin nahikoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario