jueves, 3 de febrero de 2011

Abertzale disidenteak!



Etorkizunean, historiako eskoletan, ikasleek ez dute ulertuko zer pasa zen XXI.mende hasieran abertzaleekin. Ikasi beharko dute, nola banatu ziren EA (Lehenago EAJtik atera zena) eta H1, Batasuna eta Aralar. Ikasi baita nola Nafarroan ez ziren hauteskundeetara batera joateko ados jarri. Eta ziur naiz; ez dute ezer ulertuko. Honek “La vida de Brian” pelikulako gag baten geroz eta antza handiagoa du.




Ez, etorkizuneko belaunaldiek ez dute deus ulertu behar. Euskal gizarteak ilusioa eskatzen duen garaiotan, batasuna inoiz baino beharrezkoagoa den garaiotan; beti bezala, interes eta ezin ikusi pertsonalak jartzen dituzte guztiaren gainetik alderdiek. Batzeko nahi kolektiboaren gainetik jarri ere.
Nafarroan NaBai koalizioarekin gertatzen ari dena da adibide garbia. PP eta UPN banatu diren honetan, inoiz baino aukera hobea dute abertzaleek Nafarroako eta Iruñeko lehen indar izateko. Baina ezta horrela ere. Ezker Abertzaleak eta Aralarrek, nahiz eta erro bera izan, ezin diote elkarri begiratu ere egin. Banantzeak jende asko mindu zuen eta ordutik, kanpaina ugari egin dira Patxi Zabaletaren alderdiaren aurka, deskalifikazio pertsonaletara eta mehatxuetara iritsita. Eta dirudienez zauri batzuk denbora behar dute sendatzeko. Denbora gehiegi Euskal Herriarentzat.
Polemika airean da: Aralarrek dio Batasunak ez duela eskaerarik egin koalizioan sartzeko; Ezker Abertzaleak, Aralar eta EAJ betoa jartzen ari direla eta EA guztiaren erdian dantzan dabil. Orain bai, orain ez.
Bitartean Gipuzkoa aldean H1 (Union Popular de Judea) ito beharrean dabil Galdosen ametsen artean.
Zer arraio! Honek “La vida de Brian” pelikulako goiko  pasartearen antza handia du!

http://zuzeu.com/2011/02/01/abertzale-disidenteak/

Gaurkoan kopipaste bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario